Pasa den larunbatean, gure taldeko txikienek euren Benjamin Jaialdiari jarraipena eman zioten hirugarren jardunaldiarekin. Jardunaldi hau Lazkaon ospatu zen, Joxe Miel Barandiaran udal igerilekuan eta bertan, gure taldetik, adin tarte honetako 24 haur aritu ziren: Julen Retegi, Mae Muga, Nora Tejado, Unax Polaina, Eneko Goikoetxea, Oihan Rodriguez, Luciana Castro, Iñaki Imanol Iruretagoiena, Mikel Garcia, Lide Iturbe, June Galan, Naroa Mitxelena, Izar Iparragirre, Alaia Iparragirre, Malen Diez, Arane Erro, Julen Retegui, Unax Polaina, Iraia Gonzalez, Nahia Granado, June Lasarte, Leire Lopez, Oier Perez eta Oier Azpiazu benjamínak.
Kategoria honetako haurrek, 50, 100 edo 200 metro bular estiloko probak izan zituzten aukeran, adinaren arabera horietatik bat edo bi igeri egin zituztelarik. Tartean tximeleta hanken errelebu bat izan zuten denek, adin, genero eta talde guztietako haurrak elkartuta; horrez gain, saioa amaitzeko, 2015ean jaiotakoen artean, tximeleta estiloko 4x50 errelebu mistoa izan zuten.
Esan bezala, gureak hiru distantziatan aritu ziren:
- 50 metrokoan aritu ziren: Julen Retegi, Mae Muga, Nora Tejado, Unax Polaina, Eneko Goikoetxea, Oihan Rodriguez, Luciana Castro, Iñaki Imanol Iruretagoiena, Mikel Garcia, Lide Iturbe, June Galan, Naroa Mitxelena, Julen Retegui, Unax Polaina eta Nahia Granado.
- 100 metrokoan aritu ziren: Oier Perez, Malen Diez, Alaia Iparragirre, Izar Iparragirre eta Iraia Gonzalez.
- 200 metrokoan aritu ziren: Oier Perez, Oier Azpiazu, Leire Lopez, Arane Erro eta June Lasarte.
Guretzat, benjamin kategorian, lehiaketa emaitzak baino garrantzitsuagoa da arautegiaren inguruko ezagutza barneratzea eta estiloen ikaskuntza garatzea. Bular estiloko koordinazioa eta teknika ez dira errazak eta oraindik estiloa lantzen jarraitu behar dugu; baina hala ere, txapelketeta baten aurrean izaten den urduritasunari aurre eginez, oso ondo aritu ziren denak. Oso gustura atera ginen gure txikiek egindakoarekin, guztiek jarrera bikaina erakutsi baitzuten jardunaldi osoan zehar, euren erronkei aurre eginez, ikasitakoa aplikatuz eta talde giro alaia mantenduz.
Hurrengo jardunaldia martxoaren 7an izango dute adin hauetako haurrek, Benjamin Jaialdiko 4. jardunaldian, Tolosako Kiroldegian.
Zorionak denoi egindako jardunaldiagatik! Aupa Buruntxikiak!!


Iruzkinak
Argitaratu iruzkina