Hitzordu berriak: benjaminak eta alebinak


Alde batetik, benjamin mailako igerilariek Benjamin Jaialdiko 4. jardunaldia izango dute Tolosako Usabal kiroldegian. Gure txikiek, 2017an, 2016an eta 2015ean jaiotakoek, 25, 50 edo 100 tximeleta eta bular estiloko ostikaden 6x25 errelebu mistoa izango dute, talde eta adin guztietako pertsonak nahastuta. Horretaz gain, bigarren zati batean, 2015ean jaiotakoek bular erako 200 metroko proba eta 4x50 metroko erreleboa egiteko aukera izango dute. Jardunaldi hau arratsaldeko 15:30etatik aurrera hasiko da.

Bestetik, aurreko saioa amaitu ostean eta Tolosako Usabal kiroldegian bertan, alebin taldearen txanda izango da, Alebin Ligako 5. jardunaldian. Jardunaldi hau aurrekoa amaitu ostean hasiko da, 17:15ak aldera, eta igerilariek estilo desberdinetan distantzia desberdinak izango dituzte aukeran: 800 edo 100 lilbrea, tximeleta erako 100 edo 200 metroak eta bular erako 50 metroko proba. Saio amaieran tximeleta erako ostikadekin egindako 6x25 errelebu mistoa izango dute, talde guztietako igerilariak nahastuta.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia

Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!

Iruzkinak