Bikain gureak Gipuzkoako Udaberriko Sarian


Bikain aritu dira gureak pasa den asteburuan, Donostiako Paco Yoldi igerileku luzean ospatutako Gipuzkoako Udaberriko Sarian. 2 taldekide aritu dira lehian: Amaiur Iparragirre eta Lier Garmendia. Lorpen ederrak egin dituzte eta oso pozik gaude emaitzekin. Esan beharra dago, bajak izan direla, gaixotasuna eta azterketen ondorioz.

Hurrengo zerrendan zehaztuko ditugu lorpen guzti horiek:
  • Amaiaur Iparragirrek 50 libre proban 28.83 eginda, marka pertsonala egin zuen.
  • Lier Garmendiak, proba guztietan ezarri zituen marka personalak, guztira 4 lortuta: 50 libre (29.35), 50 bizkar (34.80), 100 libre (1:04.63) eta 50 tximeleta (32,13).
Parte hartuko duten hurrengo txapelketa, San Martzial saria izango da, Irungo azken portu igerilekuan.

Zorionak egindako txapelketagatik!!!


Iruzkinak