Joan den apirilaren 25ean, larunbata, Hernanin Alebin Ligako 7. eta azken jardunaldia ospatu zen. Bertan Urko Azpiazu eta Nora Becerra taldeko igerilariek parte hartu zuten.
Honakoak izan ziren ezarritako marka pertsonalak:
- Urko Azpiazu 100 bular eta 50 libre.
- Nora Becerra lau estiloko 100 metro eta 50 libre.
Arratsaldea banakako 400 metro lau estiloetako probarekin hasi zen. Jarraian, Noraren lau estiloetako 100 metroak izan genituen, eta estilo aldetik hobetzen jarraitzen duela ikusi ahal izan genuen; horrez gain, bere denbora hobetzea lortu zuen. Ondoren Urkoren bular erako 100 metroko lasterketa etorri zen eta estiloa asko hobetu duela egiaztatu ahal izan genuen, eta berak ere primerako denbora egin zuen. Norak eta Urkok 50 libre probarekin eman zioten amaiera jardunaldiari.
Lor daitezkeen gutxienekoen zain, maiatzaren 30ean egingo den "pertsonen Saria izendatutako Lasarte-Oriako XXXV. saria dugu hurrengo helburu. Hortik aurrera, lortutako sailkapen eta gutxienekoen arabera, alebin taldeak Gipuzkoako eta Euskal Herriko txapelketak jokatuko ditu denboraldiari amaiera emateko.
Positiboki baloratzen ditugu lortutako emaitzak eta, batez ere, izandako irakaskuntzak eta esperientziak. Zalantzarik gabe, denboraldia oso indartsu amaituko dugu.
Zorionak bioi!

.jpeg)
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina