Oso pozik benjaminak, haien ligako azken jardunaldian

Apirilak 25ean, Benjamin Jaialdiko 5. eta azken jardunaldia ospatu zen Hernaniko udal kiroldegian. Bertan gure taldetik Leire López, Oier Azpiazu, Oier Perez, Arane Erro, Uxue Apeztegia, June Lasarte, Malen Diez, Iraia González, Alaia Iparragirre, Izar Iparragirre, Naroa Mitxelena, Noa Blanco, Katixa Iparragirre, Fermin Bianchi, Lide Iturbe, Nahia Granado, June Galan, Gorka Arizmendi, Julen Retegui, Mikel Garcia, Luciana Castro, Nora Tejado, Mae Muga, Unax Polaina, Iñaki Imanol Iruretagoyena, eta Aiur Jauregik hartu zuten parte.

Arratsaldeari hasiera emateko, lau estiloetako 100 metroko proba eduki genuen. Bertan hobekuntza nabarmen asko eduki genituen; biraketa berri asko zeudela eta batzuk ez zirela oso errazak kontuan hartuta, zailatasun guztiak ederki gainditu zituztela esan beharra daukagu. Ondoren gezi moduan egindako krol estiloko hanken 25 metroko serieak egin zituzten gure igerilariek; oso proba baliagarria gure txikien hanken erabilera eta posizioaren kalitatea baieztatzeko. Hanken serieak amaitu ondoren, lau estiloetako 200 metroak izan genituen. Bertan Leire Lopez eta Alaia Iparragirre aritu ziren, ausardia handia erakutsiz. Jarraian, 200 libreko proban, Oier Perez izan genuen eta ohikoa den bezala, igeriketa era oso txukuna erakutsi zuen. Lau estiloetako 4x50 erreleboekin bukatu genuen arratsaldea, gure txikiek, beste behin, ederki pasa zutelarik.

Denboraldia bukatzen ari da, eta egindako aurrerakuntzekin oso pozik gaudela esan beharrean gaude. Aipatzekoa da, alde batetik, haurrek jardunaldietan edukitako lasaitasuna eta jarrera ona, eta bestetik, nabarmen ikusi zela gaztetxoek zein ondo pasatzen duten igerilekuan.


Iruzkinak