NEGUKO 2. MAILAKO GIPUZKOAKO TORNEOA

GOIZA

Giro ona eta dominak izan dira goizean. 
Parte hartu duten lau igerilaritik hiruk domina lortu dute beren probetan: Garazi Alkortak zilarra 400 libre frogan (5' 44'' 77), Unai Buenok ere zilarra 200 bizkar frogan (2' 47'' 61) eta Kevin Iglesiasek brontzea 50 bular frogan. (42'' 38) Jone Vazquez-ek ez du dominarik lortu baina 400 -eko froga ederra egin du eta bere marka 5 segundu hobetzea lortu du (5' 55'' 72).
Torneoan aritu ziren lau igerilariak.
Ezkerretik eskuinera: Kevin Iglesias, Jone Vazquez,
Unai Bueno eta Garazi Alkorta
Honetaz gain, bi mutilak eta bi neskak 4x 50 Libre erreleboan mutilen aurka lehiatu dira, eta erreleboa mistoa izanik "fuera de concurso" bezala lehiatu diren arren, 3. postua lortu dute, guretzat beste brontzezko domina bat bezain baliogarria dena. Hala ere, dominez gainetik, giro ona eta igerilarien talde jarrera izan dira gauza azpimagarrienak.
Arratsaldean berriro ere domina gehiagoren bila joateko aukera dute, eta berriro ere mutilen aurka arituko dira 4 x 50 Estiloak frogan. Ea goizekoa errepikatzerik baduten.

ARRATSALDEA

Arratsaldea berriro ere giro onean eta errelebo batekin hasi da. Erreleboa berriro ere guk mistoa mutilen aurka. Berriro ere 3. postua, guretzat beste brontzezko domina bat ("fuera de concurso" lehiatzeagatik jaso ez dugun arren).
Hortik aurrera ez dugu beste dominarik atera, baina bai laugarren postu bat eta bosgarren postu bat. 100 Bizkar estiloan laugarren postua lortu du Garazi Alkortak, bere marka lau segundutan hobetuz. (1' 26'' 68) Kevin Iglesias eta Unai Bueno 400 libre frogan aritu dira, lehena laugarren postuan sailkatu da  (5' 12'' 98) eta bigarrena zazpigarrenean (5' 21'' 62). Biek beren marka hobetu dute eta benetan gogoz egin dute igeri. Kevin segundu erdiagatik ez da hirugarren izan. Lehiatzen azkena Jone Vazquez izan da 100 libre frogan. (1' 21'' 53) Eguneko laugarren froga zuen eta nekea nabaritu zaio, baina gogoz egin du igeri.

Azkenean 3 domina eta giro ona nagusi. Zorionak lauroi !!

EMAITZAK/RESULTADOS

Iruzkinak