KRONIKA | CRÓNICA: GIPUZKOAKO KLUBEN KOPA

NESKAK TXAPELDUNORDE, MUTILAK 4GARREN ETA TALDEA ERE TXAPELDUNORDE Ordizian ospatutako Gipuzkoako Kluben Arteko Kopan
  • Gure taldekideek guztira 25 marka pertsonal berri baino gehiag erdietsi zituzten, taldeko adineko eta absolutu mailako 12 errekor berri eta neskek, errelebuetako taldeko 5 marka berri ere ezartzea lortu zuten asteburu zirraragarri honetan zehar. 

Asteburu bikaina igaro dugu Ordizian. Urteroko legez, udazkeneko data hauetan, guretzat zirraragarriena den txapelketa izaten dugu. Gipuzkoako Kluben Kopak gure igerilariei bultzada extra bat egiteko indarra ematen die eta ohi bezela, honetan ere, talde giro bikaina izaten da, guztion artean sailkapenean ahalik eta gorenean egotea helburu dugun asteburu osoko lehiaketa honetan. Pasatako asteburuan ere, ohi bezela gureek ez zuten hutsik egin.



Saioz saio

Amaieran erdietsitako emaitza pixkanaka pixkanaka larunbat goizeko saioan hasi zen. Saio honetan 200 bular, 100 libre, 50 bizkar, 200 estiloak eta 4x200 estilo libreko errelebuak izan genituen bai mutiletan eta baita nesketan ere. Saioaren hasieran, mutilek 1500 librea ere izan zuten, euren distantzia luzeko proba propio modura. Bai mutiletan eta baita nesketan ere proba hauetan parte zuten igerilariek saioaren amaieran talde moduan 3. postuan ginen, neskak ere 3garren eta mutilak 4garren.

Larunbat arratsaldea neska et amutilen 4x50 esttiloak probarein hasi zen eta ondoren 200 bizkar, 100 bular, 50 tximeleta eta 100 estiloak banakako probak etorii ziren. Nesken euren proba luzea ere izan zuten (80 librea) eta saioaren amaieran mutilek 4x100 libre errelebua ere bai. Larunbateko jardunaldiaren ondoren, mutilak 4garren postuan ziren 163 punturekin eta neskak berriz, 215 punturekin bigarren, lehenengoarengandik 15 puntu eskasera.

Igandeko lehen sioa 4x50 libre errelebuekin hasi genuen eta jarraian 200 libre, 100 tximeleta, 50 bular eta 400 estiloak banakako probak. Saio amaieran nesken 4x100 librea. Sao honen amaieran, larunbateko postu berean ginen baina taldea jada, sailkapen bateratuan txapeldunordetzan finkatua zegoen eta neskek bigarren jarraitzen zuten arren, txapeldun izateko aukera garbiak zituzten. Mutilek 4garren postuari eusteko lan handia egin beharko zuten.

Azken saioan, 50 libre, 200 tximeleta, 100 bizkar eta 400 libre probatan eta 4x100 estiloak errelebuen ondoren, taldeak aurreko saioan lortutako postuei eustea lortu zuen, eta 6 puntugatik bakarrik neskek ez zuten txapeldun izatea lortu.



Banakako emaitzak

Taldeka lortutako emaitza bikain hau, igerilari bakoitzak egindako lan eta esfortzua baliatuz lortu zuten gure igerilariek. Egia esan, denak ikaragarri aritu ziren, maila bikaina eman zuten eta proba bakoitzean guztiek hortzak benetan estutu zituzten ahik eta onena emateko.

Mutiletan, Xabier Alonso-k 1500 libreko 15 urteko taldeko errekor berri bat ezarri zuen 20:20,50 eginez eta Lander Sorozabal-ek 200 bizkar probako 14 urteko taldeko errekorra hobetu zuen (2:31,23). Nesketan, taldeko errekor ugari hobetu ziren: batetik, Leire Martin-ek taldeko 13 urteko 100, 200 eta 400 libreko markak hobetu zituen 1:04,39, 2:14,18 eta 4:41,08 eginez hurrenez hurren. 200 bizkar probako 13 urteko errekor berria ere 2:25,75ean utzi zuen. Leireren 200 eta 400 libreko markak taldeko absolutu mailako errekor berriak ere badira. Bestetik, Naiara Lizaso-k 17 urteko 50 eta 100 libreko errekorrak hobetu zituen (29,05 eta 1:01,83). Nahia Jie Villamediana-k ere 3 errekor berri ezarri zituen 15 urtekoetan: 50 tximeletakoa (31,63), 200 tximeletakoa (2:41,95) eta 400 estiloetakoa (5:33,60). Irati Arzalluz-ek 50 tximeletako 14 urtekoa hobetu zuen (31,96).

Taldeko errekorrez gain, bestelako marka pertsonal asko izan ziren lehiaketa osoan zehar, denen artean 25 baino gehiago erdietsiz.


Nesken Errelebuak

Aurtengo denboraldian, neskek errelebuetan zeresan handia izango dutela badakigu eta lehen lehiaketa garrantzitsu honetan nabarmen geratu zen. Gure neskek burututako 5 errelebuetan taldeko marka berriak ezarri zituzten eta Euskal Herriko Txapelketarako absolutu mailako gutxieneko guztiak erraz lortu zituzten, naiz eta tartean infantil kategoriako igerilariak aritu ziren. 4x200 librean 3garren sailkatu ziren marka berria 9:12,43an utziz. 4x100 librean txapeldun izan ziren 4:08,97rekin eta 4x50 librean bigarren izan ziren 1:54, 80 eginez. 

Estiloetako errelebuetan, 4x50ekoan bigarren izan ziren 2:07,85ekin eta 4x100ekoan nagusi izan ziren 4:39,47 eginez. Esan bezela, guztiak taldeko marka berriak eta Euskal Herriko Absolutu mailako Txapelketarako gutxienekoak.

Mutilek ere, naiz eta marka berriak egin gabe, errelebu bikainak egin zituzten, askotan atzetik bigarren postura salto eginez eta emozioz betetako errelebuak eskainiz.

Emaitza paregabeak beraz pasatako asteburuan. Orain eguneroko lanarekin jarraitu behar dugu eta datozen helburuetan pentsatzen jarraitu. Honi dagokionez, bi aste barru, Iñigo Ibarburu Sabadell-en izango da Ansolutu Mailako Espainiako Neguko Txapelketan parte hartzen. Bertan 50, 100 eta 200 tximeletan izango da abenduaren 16tik 18ra bitartean.

Zorionak EKIPO!! BURUNPOWER!!



ELKARBANATU | COMPARTELO

Iruzkinak