Pasa den asteburu osoan Iñigo Ibarburu Sabadell-en izan da Absolutu mailako Espainiako Neguko Txapelketan parte hartzen.
Txapelketa honentzat nolako prestakuntza berezirik ez duen arren, daukan garrantzia alde batera utzi gabe bertan izan da ahalik eta onena ematen eta orain arteko lanaren nondik norakoak aztertzen.
Iñigo 50,100 eta 200 tximeetan lehiatu da eta hiru probetan ondo aritu da.
Ostiral arratsaldean, bidaiaren ondoren 56,52 egin zuen 100 tximeletan. Proba honetan bidaiaren eta entrenamenduaren nekea nabaritu bazitzaion ere bere marka onenetik segundu bat baino gutziagora egin zuen igeri eta emaitza oso positibo bezala hartu genuen.
Hurrengo goizean 200 tximeletako proban, nekea gehiago nabaritu zen, inoiz ere barkatzen ez duen proba honetan. Azken 75 metroak asko kostata, Iñigok 2:08,81ean amaitu zuen proba. Marka txarra ez baina bai amaitzeko modua. Proba hau kostako zela bagenekien.
Igande arratsaldean, egun eta erdiko atsedenaren ondoren, Iñigo bikain aritu zen 50 tximeleta proban. Laugarren kaletik aterata Iñigok 25,64 egin zuen, bere marka onenetik o,4 bakarrik hurrunduta. Marka bikaina eta buruan daukagun Openera begira emaitza ona.
Emaitza bikainik eta marka pertsonalik ekarri ez dugun arren, balorazio positiboa egiteko moduan gaude, ez baita inolako prestakuntza berezirik eskaini diogun txapelketa bat eta burututako probatan Iñigok marka onak lortu dituelako. Helburu nagusia entrenamenduko erritmoa errekuperatzean eta Openean markak haustea da eta bide onetik goazela dirudi. Aupa Iñi!! Burunpower!!
ELKARBANATU | COMPARTELO
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina