NAHIA ZUDAIRE ESPAINIAKO TXAPELDUN!!

Pasa den asteburuan Valdemoro-n ospatu den Igeriketa Egokituko Espainiako Txapelketan Nahia Zudaire Txapeldun izan da Infantil kategorian.


Nahiak lau probatan hartu du parte eta lau proba horietan lortutako emaitza eta puntuazioaren baturari esker txapela lortu du.

Burututako probatan ere emaitza bikainak lortu ditu Nahiak. 
50 tximeletan 43,60 markarekin lehen postuan sailkatu zen eta larunbateko bigarren proban, 100 estiloetan, bigarren sailkatu zen 1:40,34 markarekin.

Igandeko 50 eta 200 libre probetan, Nahia nagusi izan zen bietan. 200 metrokoan 3:01,75 eginez eta 50 metrokoan 38,69an kronoa geratuz.

Horretaz gain postu bikainak lortu ditu Euskal Selekzioarekin 4x50 libre eta 4x50 estiloak errelebuetan. 

Zorionak Nahia! Segi lanean!! BRPWR!!




ELKARBANATU | COMPARTELO

Iruzkinak