AURREBENJAMIN ETA BENJAMINAK BIKAIN ETXEAN OSPATUTAKO LEHEN JARDUNALDIAN
- Lehen aldiaren urduritasunak medio, guztiak bikain aritu ziren
Pasa den larunbatean, gure taldeko txikienek euren Test/Ligari hasira eman zioten lehen jardunaldiarekin. Lehen jardunaldi hau etxean ospatu genuen, Allurraldeko igerilekuan eta bertan, gure taldetik, adin tarte honetako 41 haur aritu ziren.
Egoera bereziena 2009koentzat izan zen. Beraientzat lehenengo txapelketa eguna izan zen eta urduritasunak medio, egin beharrekoa benetan primeran burutzen jakin izan zuten.
2009ko haurrek 50 estilo librean proba izan zuten eta 2008koekin batera 6x25 bizkar errelebu mistoan parte hartzeko aukera ere izan zuten. Haur hauentzat garrantzitsuena arautegiaren inguruko ezagutza eta estiloen ikaskuntza izanik denak primeran aritu zirela esan behar dugu. Igerian oso txukun eta lasaitasunez igeri eginez eta arautegiak ondo betez aritu ziren guztiak eta beraz, primeran.
Adin tarte berean, 2008koek aipatutako 6x25 errelebu mistoan aritu ziren eta banakako proba bezela 100 libre proba izan zuten. Hauek ere primeran aritu ziren.
2007ko mutilek 50 bizkar eta 100 libre probak izan zituzten eta 2006ko neska-mutilek aldiz 50 bizkar eta 200 libre probak.
Orokorrean, adin tarte hauetan, lehiaketa emaitzak baino gehiago arautegiaren inguruko ezagutza eta arauen betetzea zein igeri egiteko modu egokia dira garrantzia gehien ematen diegun arloak eta zentzu horretan gustura atera ginen gure txikienek egindako lanarekin.
2007ko mutilek 50 bizkar eta 100 libre probak izan zituzten eta 2006ko neska-mutilek aldiz 50 bizkar eta 200 libre probak.
Orokorrean, adin tarte hauetan, lehiaketa emaitzak baino gehiago arautegiaren inguruko ezagutza eta arauen betetzea zein igeri egiteko modu egokia dira garrantzia gehien ematen diegun arloak eta zentzu horretan gustura atera ginen gure txikienek egindako lanarekin.
Horretaz gain, urduri egon ziren arren, guztiek jarrera bikaina erakutsi zuten jardunaldi osoan zehar, euren erronkei aurre eginez, ikasitakoa aplikatuz eta talde giro alaia mantenduz. Batzuentzat lehen aldiz gainera, beste herrian entrenatzen duten taldekideekin egoteko aukera izan zuten, eta besteek, berriro ere elkarrekin egoteko parada ere bai.
Aupa Buruntxikiak!!
Horretaz gain, nola ez, eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu bolondres gisa aritu ziren guraso eta taldekide guztiei; kronometratzaile lanetan aritu zirenei (Igor Amantegi, Gurutz Irigoras, "Txitxu" Ruiz, Ibon Elizasu, Emaitz Albisu, Izaskun Jauregi, Irune Fernandez eta Manu Santos), lehiaketa paper bilketan aritu zirenei (Rosi Vidal eta Larraitz Arriola), serieak konposatzen aritu zirenei (Puy Solano eta Itsaso Tolosa) eta igerilekuaren muntaian eta jasotzean lagundu zuten guztiei. Zuek gabe ez da posible. Milesker!
ELKARBANATU | COMPARTELO
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina