Espainiako bi errekor berri, urre bat eta hiru marka pertsonal lortu zituen Nahiak Oviedon
Pasa den asteburua Nahia Zudaire taldekidea Oviedon izan da Kirol Egokituaren Euskal Federazioarekin Igeriketa Egokituko Absolutu mailako Espainiako Txapelketan parte-hartzen. Maial bikaina erakutsi du beste behin ere eta helburu haundietarako pauso sendoak ematen ari dela erakutsi du.
Asteburuan zehar Nahia 100 eta 400 librean, 100 tximeletan eta 20 metro lau estiloak probatan aritu da. Lehen saioko 100 librean 1:10,30ean geratu zuen kronoa, marka pertsonala eta S8 klaseko espainiako errekor berria ezartzea lortuz. proba honetan bosgarren izan zen sailkapen orokorrean. Larunbata arratsaldea 400 librearekin hasi zuen eta bere aurreko marka ia berdinduz 5:10,46 kronoarekin Espainiako Txapeldun izan zen Nahia.
Igande goizeko saio akarrean Nahia 100 tximeletan aritu zen lehendabizi eta ondoren 200 lau estiloetan. Lehenengoan, 1:23,13rekin, bere aurreko marka zertxobait hobetzea lortu zuen eta horrekin batera proba honetako S8 klaseko Espainiako Errekor berria ezartzea ere bai. Proba honetan 4garren sailkatu zen. Azkenik 200 metro lau estiloetan ere laugarren izan zen 3:07,33rekin bere aurreko marka ia 3 segundutan hobetuz.
Ibilbide bikaina darama Nahiak eta aurrerapausoak egiten ari da. Bide horretatik jarraituz gauza handiak iritsiko dira, ziur.
Animo eta segi lanean!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina