Eneko Elizasu, Unai G. Somovilla eta Garazi Etxeberria Gasteizera Gipuzkoarekin

Maiatzaren 22an Gasteizko Mendizorrotzan, "Selekzio arteko Euskal Herriko Txapelketa" ospatzen da. Txapelketa honetan Gipuzkoako selekzioaz gain, Nafarroakoak, Bizkaikoak eta Arabakoak hartuko dute parte, proba programa osoan ahalik eta puntu gehien lortzeko asmotan.
Gipuzkoako Selekzioarekin gure hiru taldekide arituko dira: Eneko Elizasu, Unai G. Somovilla eta Garazi Etxeberria. Eneko 1500 eta 400 librean arituko da, Unai G. 50, 100 eta 200 bular probatan eta Garazi aldiz 50 eta 100 librean.

Animorik haundienak hemendik gure hiru taldekideei!!

Deialdiaren eta txapelketaren inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue: https://www.buruntzaldeaikt.eus/egutegia-deialdiak.html#hurrengoak


Iruzkinak