Pausoz pauso jarraitzen dute infantil, junior eta absolutuek


Pasa den larunbatean, gure taldeko infantil, junior eta absolutuak Andoaingo Allurralden izan ziren, Neguko Ligako 3. jardunaldian parte hartzen. Denboraldiko hirugarren jardunaldi honetan, gure igerilarietako batzuek markak hobetzea lortu zuten. Lehiaketako emaitzei dagokienez, taldeko kide guztien artean 19 marka pertsonal berri ezartzea lortu zuten. Gure taldetik 13 igerilari aritu ziren, ia denak gaztetxoak.

Marken hobekuntzei dagokienez, honako hauek lortu ziren:
  • Izaro Audikanak 50 bular probakoa (39,72) eta 50 tximeletakoa (37,89).
  • Iker Gorosteguik 50 buar probakoa (40,24) eta 200 tximeletakoa (2:46,81).
  • Iker Gandiak 100 librekoa (1:04,15) eta 50 bular probakoa (40,38).
  • Jurgi Sukunzak 50 bizkar probakoa (33,75).
  • Miren Sarobek 400 librekoa (5:17,92) eta 50 bizkar probakoa (38,65).
  • Alba Escribanok 50 librekoa (37,09), 200 librekoa (2:36,27), 400 librekoa (5:14,12) eta 200 lau estiloetakoa (3:03,24).
  • Mayi Gorosteguik 400 librekoa (6:31,72), 50 tximeletakoa (46,71) eta 200 lau estiloetakoa (3:26,09).
  • Irati Etxeberriak 50 bular probakoa (50,19), 50 tximeletakoa (49,52) eta 200 lau estiloetakoa (3:29,78).
Lortutako emaitzez gain, oraindik ere zirriborro egoeran badaude ere, infantil kategoriako zenbait igerilari gaztetxo jada Gipuzkoako Txapelketarako gutxienekoak egite hasi dira. Kategoria honen kasuan, Neguko Txapelketarako bai Gipuzkoakoaren kasuan eta baita Euskal Herrikoaren kasuan ere, "giltza" diren gutxienekoren bat egin behar dute. Giltza hori lortuta daude Iker Gorostegui, Iker Gandia, Jurgi Sukunza eta Miren Sarobe. Andoainen ospatutako jardunaldian Alba Escribano da multzo horretara batu dena, 400 librean egindako markarekin Gipuzkoako Negukoa nahiko ziurtatua edukiko du eta.

Marka pertsonalik egitea lortu ez bazuten ere, gaizki ez ziren aritu gainontzeko igerilariak. Unai G. Somovilla, Aimar Sukunza, Aintzane Sarobe, Garazi Etxeberria eta Saioa Elola ere txukun aritu ziren, momentuko entrenamendu mailarekin bat etorriz eta burututako probetan euren onenetik gertu lehiatuz. Markaren bat hobetzea lortu zuten aipatutako igerilariek ere, burututako beste probatan erregistro egokietan aritu ziren.

Orokorrean, gure igerilariek lanean jarraitzen dute eta pixkanaka gero eta entrenamendu sendoagotan sartuko dira gero eta emaitza hobeak ortzeko asmoz. Hurrengo jardunaldia abenduaren 18an izango dute gure taldekideek.


Animo Ekipo! Burunpower!!


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko


Iruzkinak