Gipuzkoako Kluben arteko Koparako asteburua


Asteburu honetan, urtarrilaren 22an eta 23an, gure igerilariek hitzordua izango dute berriro ere, kasu honetan Tolosako Usabal Kiroldegiko igerilekuetan., non Gipuzkoako Kluben arteko Kopa ospatuko den. Nahiz eta covid19ak eragindako isolamendu eta abarren ondorioz eraginda joango garen, ziur gaude denboraldiko lehiaketa erakargarrienetakoa den honetan ahalik eta onena emango dugula.

Lehiaketa asteburu osoan zehar jokatuko da, goiz eta arratsaldeko jardunaldietan.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa.html#deialdiak

Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko

Iruzkinak