Alebinak txukun Azpeitian

Markak hobetuz eta giro onean eman zuten igandea gure gaztetxoek

Pasa den igandean taldeko alebinak Azpeitian izan ziren, Alebin mailako Teknifikazio Sarian parte hartzen. Lehiaketa honetarako gure taldeko 15 alebinetatik 13 zeuden sailkatuta baina gaixotasunak eta bestelako konpromezuak tarteko, azkenean 9 aritu ziren lehian: Amaiur Iparragirre, Nora Miguelez, Nora Atxaga, Saray Lobato, Mario Amantegi, Oihan Matute, Ibon Elola, Kimetz de la Cruz eta Iñaki García.


Guztiak goiz eta arratsaldez aritu ziren lehian, jardunaldi bakoitzean proba bat eta errelebu bat burutuz. Burututako banakako probatan, pare bat deskalifikazio salbu, gure igerilariek euren markak ontzea lortu zuten. Emakumezkoetan 2010ean jaiotako haurrak aritu ziren eta gizonezkoetan aldiz 2008an eta 2009an jaiotakoak, gure mutil guztiak 2009akoak zirelarik. Orokorrean, egun bikaina pasa ahal izan zuten, lehen aldiz elkarrekin kanpoan bazkaltzen geratu ziren jardunaldi honetan.

Egindako markei dagokionez, honako emaitzak lortu zituzten gure igerilariek:
  • Amaiur Iparragirrek 400 librean 6:26,43 (3.) eta 200 bular proban 4:01,71 (7.).
  • Nora Miguelez-ek 100 tximeletan 1:43,11 (3.).
  • Kimetz de la Cruz-ek 200 bizkar proban 3:15,33 (11.) eta 100 bizkar proban 1:32,56 (8.).
  • Nora Atxagak 200 bizkar proban 3:27,20 (3.) eta 100 librean 1:29,40 (10.).
  • Oihan Matutek 200 librean 2:39,04 (6.) eta 100 bizkar proban 1:25,98 (6.).
  • Ibon Elolak 200 librean 2:43,89 (10.) eta 100 lau estiloetan 1:22,96 (2.).
  • Iñaki Garcíak 200 lau estiloetan 2:52,23 (4.) eta 100 librean 1:08,76 (4.).
  • Saray Lobatok 200 lau estiloetan 3:46,34 (5.) eta 100 librean 1:27,76 (8.).
  • Mario Amantegik 100 bizkar proban 1:20,12 (3.).
Errelebuei dagokionez, 4x100 librekoan 4:51,04rekin bosgarren izan ziren mutilak eta neskak aldiz hirugarren 6:01,76 eginda. Lau estiloetako 4x100 errelebuan neskak  laugarren izan ziren (6:59,10) eta mutilak aldiz bosgarren (5:41,01).

Gauzak horrela, hurrengo jardunaldiaren zain geratzen dira alebinak. Jardunaldi hau otsailaren 12an izango da Hernanin, eta eskola kiroleko lehiaketak debekatu izanagatik atzeratuta geratu zen jardunaldia izango da, Alebin Ligako 4. jardunaldia.

Zorionak denoi!


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko

Iruzkinak