Bi hitzordu gehiago astebururako


Nahiak Eskozian izango duen lehiaketaz gain, zenbait alebinek eta taldeko infantilek ere hitzorduak izango dituzte asteburu honetan. 

Alde batetik, Mario Amantegi, Iñaki Garcia, Ibon Elola eta Hodei Barcina Donostiako Paco Yoldin izango dira, Gipuzkoako Igeriketa Federazioaren alebinen teknifikazio saioan. Bertan lehorreko lana eta uretako 2 orduko saioa burutuko dituzte lurraldeko kategoria bereko beste alebin batzuekin batera. Eurentzat igerileku luzean aritzen diren lehen aldia izango da. Saioa 10:45etan hasiko da eta 14:00etan amaitzea aurreikusten da.

Bestalde, infantil kategoriako Iker Gorostegui, Miren Sarobe eta Jurgi Sukunza Tolosako Usabalen izango dira Infantil mailako Euskal Herriko Neguko Txapelketan lehian. Txapelketa larunbat eta igande izango da, goiz eta arratsaldeko jardunaldietan. Iker 100 eta 400 lau estiloetan eta 100 librean lehiatuko da, Miren 100 eta 200 lau estiloetan eta 200 librean eta Jurgi 100, 200 eta 800 librean.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa.html#deialdiak

Animorik haundienak denoi eta zorionak alebinei! BRNPWR!!


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko

Iruzkinak