Alebinen Gipuzkoako Txapelketa asteburuan Ordizian


Asteburu honetan Gipuzkoako Alebin Txapelketa ospatuko da Ordiziako Majori kiroldegian. Txapelketa larunbat arratsaldean eta igandean izango da, goizez eta arratsaldez. Gure klubetik, gutxienekoak dituzten igerilariak 9 izango dira: Hodei Barcina, Iñaki García, Ibon Elola, Oihan Matute, Mario Amantegi, Itxaso Iparragirre, Amaiur Iparragirre, Nora Rey eta Nora Miguelez. Banakako probaz gain, mutilek 4x100 eta 4x200 estilo libreko errelebua eta 4x100 lau estiloetako errelebuak izango dituzte.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa.html#deialdiak


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko


Iruzkinak