Hiru hitzordu berri asteburu honetan: A eta B zirkuituen azken jardunaldiak eta Igeriketa Egokituko EHkoa


Asteburu honetan gure igerilariek hiru hitzordu berri izango dituzte.

Alde batetik, V. Gipuzkoa Open txapelketarako gutxienekoa lortu ez duten infantil, junior eta absolutuak Andoainen lehiatuko dira Gipuzkoako Udako XII. Sarian, B zirkuituko hirugarren eta azken geldialdian. Sari hau larunbat arratsaldean izango da 15:30etatik aurrera eta gure klubak antolatuko du, Andoaingo Udalaren laguntzarekin eta Gipuzkoako Igeriketa Federazioaren laguntzarekin. 

Bigarrenik, gutxienekoak lortu dituzten infantil, junior eta absolutuak, V. Gipuzkoa Open Sarian izango dira, Paco Yoldiko igerileku luzean, A zirkuituko hirugarren eta azken geldialdian. Kanporaketak goizez izango dira eta finalak arratsaldez.

Azkenik, Paco Yoldin bertan, Nahia Zudaire taldekidea Igeriketa Egokituko Euskadiko Txapelketan lehian arituko da. Nahia 100 librean, 50 librean eta 50 tximeletan lehiatuko da.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa.html#deialdiak



📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko

Iruzkinak