Denboraldiari amaiera bikaina eman zioten alebinek


Pasa den asteburuan Alebin mailako Euskal Herriko Txapelketa ospatu zen  Getxoko Faduran eta bertan gure taldeko lau mutil izan ziren: Mario Amantegi, Oihan Matute, Ibon Elola eta Iñaki García. Laurek marka guztiak hobetzea lortu zuten, baita errelebukoak ere eta Iñakik lau domina eskuratu zituen; urrezko bat, bi zilarrezko eta brontzezko bat.

Banakako probei dagokionez, proba kopuru handiena Iñaki izan zen. Iñakik banakako lau proba burutu zituen eta lauretan podiumera igotzea lortu zuen. Bizkar estilo 200 metrokoan 2:31,85 eginda zilarra eskuratu zuen eta taldeko 13 urteko errekor berri bat ezarri zuen. Jardunaldi berean, lau estiloetako 100 metroetan ere, 1:12,78 eginda, zilarra eta taldeko errekorra lortu zituen baita ere. Larunbat arratsaldeko jardunaldian 100 librean 1:03,55 eginda brontzea izan zen eta igande goizeko 100 bizkar proban 1:09,97rekin txapeldun izan zen Iñaki.

Ibon Elola 200 bizkar, 400 libre eta lau estiloetako 400 metroetan lehiatu zen. Bizkar estiloko proban 2:39,40 eginda zazpigarren izan zen, 400 librean berriz zortzigarren 5:12,59 eginda eta lau estiloetakoan deskalifikatua izan bazen ere marka txukuna eginda amaitu zuen.

Mario Amantegi 400 librean eta 400 lau estiloetan aritu zen. Estilo librekoan 5:06,70 egin zuen, arreko asteburuko marka 7 segundutan hobetuz eta gauza bera egin zuen lau estiloetakoan egindako 5:58,90arekin.

Azkenik, hiru mutil hauek eta Oihan Matute 4x200 estilo libreko errelebuan eta 4x100 estilo libreko errelebuan aritu ziren. Laurak bikain aritu ziren aste bat lehenago egin zituzten errelebuko markak onduz. 4x200 errelebuan 10:06,35 egin zuten, aurreko astekoa 4 segundutan hobetzea lortuz eta 4x100ekoan aldiz 4:28,07, aurrekoa ia bi segundutan onduz.

Zorionak lauroi egindako txapelketagatik!



📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko


Iruzkinak