Gureak bikain Gipuzkoako Udakoan

7 URRE, 4 ZILAR eta 5 BRONTZE, EUSKAL HERRIKO TXAPELKETARAKO BOST GUTXIENEKO BERRI, 29 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 7 ERREKOR BERRI Irunen ospatutako Gipuzkoakoan

Gainera, Nora Imaz junior kategorian Gipuzkoako Txapeldun izan da sailkapen orokorrean, FINA puntuen baitan

Aurreko asteburuan, ekainaren 25 eta 26an, taldeko infantil, junior eta absolutuak Iruneko Azken Portu igerilekuan izan ziren, Gipuzkoako Udako Txapelketan lehian. Gure taldeko parte-hartzea handia izan da aurtengoan eta denera 13 igerilari izan dira bertan; Irati Etxeberria, Mayi Gorostegui, Alba Escribano, Miren Sarobe, Jurgi Sukunza, Iker Gandia eta Iker Gorostegui infantiletan, Izaro Audikana, Saioa Elola, Garazi Etxeberria, June Lopez eta Nora Imaz junior mailan eta Unai G. Somovilla absolutu gisa. Emaitzekin oso gustura daude, gehiengoak markak hobetzea lortuta eta norbere helburuak beteta itzuli baitziren etxera!


Igeri egindako proba guztien artean, 29 izan ziren marka pertsonalak. Gure 13 igerilariek ezarritako markak honakoak izan ziren:
  • Irati Etxeberriak 100 lau estiloetakoa (1:29,32) eta 50 librekoa (33,33).
  • Mayi Gorosteguik igeri egindako proba guztietan hobetu zituen bere markak; 100 lau estiloetan (1:26,51), 50 librean (33,89), 100 bizkar proban (1:24,67) eta 200 lau estiloetan (3:09,73).
  • Alba Escribanok 100 librekoa (1:09,92), 200 librekoa (2:29,39) eta 400 librekoa (5:08,87).
  • Miren Sarobek 100 lau estiloetan (1:12,89) eta 200 librean (2:16,88) ezarri zituen.
  • Jurgi Sukunzak 50 libreko (27,85) eta 200 libreko (2:13,32) markak hobetu zituen.
  • Iker Gorosteguik ere igeri egindako proba guztietan marka pertsonalak ezarri zituen; 200 tximeletan (2:23,74), 200 lau estiloetan (2:23,89) eta 200 librean (2:05,14).
  • Izaro Audikanak ere marka guztiak hobetu zituen; 200 bular probakoa (3:02,18), 100 lau estiloetakoa (1:15,09) eta bular estiloko 100 metrokoan (1:23,20).
  • Saioa Elolak 100 lau estiloetako marka (1:17,82) eta 50 libreko marka (30,40) hobetu zituen.
  • Garazi Etxeberriak 100 lau estiloetakoa (1:08,49), 50 librekoa (27,57) eta 200 librekoa (2:11,66).
  • June Lopezek 100 libre probako (1:04,03) marka pertsonala ezarri zuen.
  • Nora Imazek ere proba guztietan hobetu zituen bere markak; 1500 libre (18:08,22), 800 libre (9:16,49), 200 libre (2:10,11) eta 200 lau estiloak (2:30,85).
Unai G. Somovilla eta Iker Gandiak ez zuten marka pertsonalik lortu baina pozik gaude egindako lanarekin eta merezitako oporrak hartuko dituzte orain!

Aipatu bezala, hainbat izan ziren Euskal Herriko Txapelketetan parte hartzeko gutxienekoak lortu zituzten igerilariak, denak infantilak. Iker Gorosteguik 200 tximeletako denborarekin Galdakaon ospatuko den Infantil Mailako Euskal Herriko Txapelketarako gutxienekoa lortu zuen eta 200 librean berriz, absolutu mailako gutxienekoa lortuta, asteburu honetan bertan Tolosan ospatuko den Junior eta Absolutu mailako Euskal Herriko Txapelketan parte hartzeko aukera lortu zuen. Antzeko aritu zen Miren Sarobe; izan ere, 100 lau estiloetako proban bere kategoriako gutxienekoa eskuratu zuen Galdakaon lehiatzeko eta 200 librean berriz, kategoria absolutuko gutxieneko berri bat lortu zuen (50 eta 100 libre probakoak bazituen lehendik). Azkenik, Jurgi Sukunzak bere kategoriako 50 libre probako gutxienekoa lortu zuen, honek ere Galdakaon lehiatzeko aukera emango diolarik.

DOMINA UGARI ETXERATUTA

Domina sorta polita eraman zuten gureetako batzuk etxera:

Urreak

- Garazi Etxeberriak 100 lau estiloetako proban, junior mailan.
- Garazi Etxeberriak 50 libre proban, junior mailan.
- Nora Imaz-ek 1500 librean, junior eta absolutu mailan.
- Nora Imaz-ek 800 librean, junior eta absolutu mailan.
- Nora Imaz-ek 200 lau estiloetako proban, junior mailan.
- Junior mailako nesken 4x100 libre errelebuan ere lehen postua lortu zuten gureek: Nora Imaz, Saioa Elola, June Lopez eta Garazi Etxeberriak osatu zuten taldea.

Zilarrak

- Izaro Audikanak 100 bular proban, junior mailan.
- Garazi Etxeberriak 100 librean, junior mailan.
- Garazi Etxeberriak 50 librean, maila absolutuan.
- Nora Imaz-ek 200 librean, junior mailan.

Brontzeak

- Izaro Audikanak 200 bular proban, junior kategorian.
- Garazi Etxeberriak 100 lau estiloak proban, absolutu mailan.
- Garazi Etxeberriak 200 librean, junior kategorian.
- Iker Goroseguik 200 tximeleta proban, infantil kategorian.
- Miren Sarobek 100 lau estiloak proban, infantil mailan.

Dominez gain, banakako sailkapen orokorrean, junior mailan, Nora Imaz Gipuzkoako Txapeldun izan
zen igeri egindako hiru proba onenekin lortutako FINA puntuen batuketaren baitan. ZORIONAK denoi!

TALDEKO ERREKOR BERRIAK

Lortutako marka pertsonal guztien artean, haietako batzuk taldeko errekor berriak izan ziren, 7 guztira. Nora Imaz-ek igeri egindako proba guztietan 17 urteko errekor berriak ezarri zituen; hau da, 1500, 800 eta 200 libre probetan eta 200 lau estiloetan. Garazi Etxeberriak 50 librean egindako 27,57 denborarekin, 16 urteko eta baita absolutu mailako errekorra ezarri zuen. Azkenik, Iker Gorosteguik 2013 urteaz geroztik ezarrita zegoen 200 tximeletako 16 urteko errekor berria 2:23,74an utzi du. 

Gehienentzat lehiaketa hau izan da denboraldiko azkena; beraz, merezitako oporrak hartu dituzte jada datorren denboraldira arte. Asteburu honetan Junior eta Absolutuen Euskal Herriko Udako Txapelketa ospatuko da Tolosan eta bertan izango ditugu Nora Imaz, Garazi Etxeberria, June Lopez, Izaro Audikana, Iker Gorostegui eta Miren Sarobe. 

Zorionak guztioi egindako lanagatik! Amaitu duzuenok opor onak pasa ditzazuela eta lehiatzen jarraitzen duzuenoi animo asko, gutxi geratzen da eta!


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko


Iruzkinak