Pasa den asteburuan bukatu berri den Igeriketa Egokituko Munduko Txapelketan Nahia bikain aritu da. Horren erakusle dira lortutako marka hobekuntzak eta etxera ekarritako brontzezko hiru dominak.
Ekainaren 12ko 400 librean Nahiak bere lehen brontzea eskuratu zuen, finalean 5:05,40 eginda eta marka horrekin erregistro pertsonal eta Espainiako errekor berria ezarriz. Burutu zuen hurrengo bakarkako proba 100 librekoa izan zen, tartean izango zituen errelebuak kontutan hartuta 100 tximeletakoan ez lehiatzea erabaki baitzuen. Ekainaren 15eko estilo libreko 100 metrokoan 1:08,26 egin zuen finalean, berriro ere marka pertsonala eta Espainiako errekorra ezarriz eta laugarren postua eskuratuz.
Aipatu bezela, Nahia errelebuetan ere lehiatu zen Espainiako taldearekin. Bi errelebu burutu zituen eta bietan brontzezko domina bana eskuratu zuen. Bi errelebuak eraketa mistoan izan ziren, bi gizonezko eta bi emakumezkok osatuta. Ekainaren 14ko 20 puntuko 4x50 lau estiloetako errelebuan Nahiak kroleko posta egin zuen eta taldeak brontzea eskuratu zuen. Ekainaren 18ko 34 puntuko 4x100 estilo libreko errelebuan taldea hirugarren izan zen eta Nahiak brontze berri bat eskuratu zuen honela.
Zorionak Nahia egindako txapelketagatik! Segi horretan! Burunpower!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina