Txapeldun bat, 3 zilar, brontze 1, 28 marka pertsonal berri, taldeko errekor berri bat eta Espainiako errekor berri bat V. Gipuzkoa Open Sarian eta Igeriketa Egokituko Euskadikoan


Pasa den asteburu osoan zehar taldeko igerilari mordoa V. Gipuzkoako Open Sarian izan genituen lehian, Donostiako Paco Yoldi igerilekuan. Goizez kanporaketa serietan aritu ziren eta arratsaldetan gureetako batzuk finaletan egotea ere lortu zuten. Partaideen artean, gure taldeko 9 igerilari izan ziren: June Lopez, Iker Gorostegui, Garazi Etxeberria, Miren Sarobe, Unai G. Somovilla, Nora Imaz, Saioa Elola, Izaro Audikana eta Alba Escribano. V. Open Sariaren barnean txertatuta, Nahia Zudaire ere Igeriketa Egokituko Euskadiko Txapelketan aritu zen.

Askorentzat igerileku luzean lehiatzen zuten lehen aldia izan zen eta zalantza edo ezjakintasun handiarekin zeuden arren, gogotsu egin zioten aurre erronka berri horri. Azkenean, denen artean 28 marka pertsonal ezartzea lortu zuten eta horrez gain, lau taldekide izan genituen finaletan parte hartzen (Garazi Etxeberria, Unai G. Somovilla, Nora Imaz eta Izaro Audikana).

Ezarritako markak honakoak izan ziren:
  • June Lopezek 50 bizkarrekoa (35,75), 200 bizkarrekoa (2:40,97), 100 bizkarrekoa (1:19,49) eta 50 librekoa (30,43).
  • Iker Gorosteguik 50 librekoa (28,51), 50 tximeletakoa (30,66), 200 tximeletakoa (2:36,60) eta 100 tximeletakoa (1:14,99).
  • Garazi Etxeberriak 50 tximeletakoa (31,57), 50 librekoa (28,10) eta 100 tximeletakoa (1:15,21).
  • Miren Sarobek 50 tximeletakoa (33,60), 400 lau estiloetakoa (5:55,18), 100 tximeletakoa (1:21,47), 200 librekoa (2:23,29), 100 librekoa (1:09,95) eta 50 librekoa (32,58).
  • Unai G. Somovillak 50 bizkarrekoa (32,53)
  • Nora Imazek 400 librekoa (4:43,81), 100 librekoa (1:02,24) eta 800 librekoa (9:41,38)
  • Saioa Elolak 400 librekoa (5:16,11), 200 librekoa (2:38,28), 100 librekoa (1:14,22) eta 50 librekoa (30,51).
  • Izaro Audikanak 100 bularrekoa (1:29,00).
  • Alba Escribanok 50 librekoa (32,12).
Lorpen horiek gutxi ez eta esan bezala, gureak bai final eta baita podiumean ere izan genituen. Garazi Etxeberriaren kasuan, igande goizean 50 libre proban egindako denborarekin (28,31) arratsaldeko B finalerako sailkatzea lortu zuen eta arratsaldean berriro ere marka hobetuta (28,10), junior mailan bigarren postua lortu zuen. Denbora horrekin gainera, igerileku luzeko 16 urteko eta absolutu mailako taldeko errekor berria ezarri zuen. Zorionak!

Unai G. Somovillak eta Izaro Audikanak ere lortu zuten arratsaldetako finaletan egotea, biek bular estiloko probetan. Lehenak 50 bular proban eskuratu zuen txartela eta bigarrenak berriz 100 metrokoan, goizean bertan marka pertsonala ezarriz (1:29,00). Zorionak bioi!

Azkenik, Nora Imaz izan genuen finaletan. Nora distantzia luzeagoetan lehiatzen da normalean eta kasu honetan, 400 libre eta 800 libre probetako serie azkarrenetan zegoenez, zuzenean arratsaldean lehiatu zen proba hauetan. 400 metrokoan kronoa 4:43,81ean geratuz, junior mailako zilarrezko domina lortu zuen eta 800ekoan berriz, 9:41,38 denbora eginda, absolutu mailako brontzezko domina eta junior mailako zilarrezko domina etxeratu zituen. Azkenik, larunbat goizean ezarritako 100 libreko marka pertsonalarekin (1:02,78), arratsaldeko finalean lehiatzeko aukera izan zuen eta bertan ere denbora hori hobetzea lortu zuen (1:02,24). Zorionak zuri ere, Nora!

NAHIA GARAILE IGERIKETA EGOKITUKO EUSKADIKO TXAPELKETAN

V. Gipuzkoa Open Sariaren barnean, aukera baliatuz, Igeriketa Egokituko Euskadiko Txapelketako probak tartekatu zituzten larunbat goizeko saioan Paco Yoldin. Bertan izan genuen gure taldeko Nahia Zudaire, bere onena emanez.

Nahiak 100 libre, 50 tximeleta eta 50 libre probetan parte hartu zuen. Lehen proban kronoa 1:09,10ean geratuz marka pertsonala egin eta lehen postua eskuratzeaz gain, Espainiako S8 mailako errekorra ezartzea lortu zuen. 50 tximeletako proban 37,56 denborarekin ere lehen postua lortu zuen eta 50 librean ere, 33,22 denborarekin txapeldun izan zen. 

Horrela, emakumezkoen artean Igeriketa Egokituko Euskadiko txapeldun izatea lortu zuen Nahiak.

Hurrengo zita igande honetan izango dute gureek, Lasarte-Oriako "Maialen Chourraut" Udal Kiroldegian ospatuko den Lasarteko XXXI. Sarian. Etxean izanda, badakigu gogoz arituko direla!

Nahia aldiz Funchal-en izango da (Portugal) Munduko Txapelketan lehian eta ziur bera ere, ohi bezela, onenak ematen arituko dela!

Zorionak guztioi egindako lanagatik!! Jarraitu azken txanpan lanean, ez zaizue ezer geratzen!! BRNPWR!!



📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko


Iruzkinak