Zilar bat, 2 brontze, 9 marka pertsonal eta Gipuzkoako Udako txapelketarako hiru gutxieneko berri Andoainen


Aurreko larunbatean, ekainaren 4an, V. Gipuzkoa Open Sarian parte hartzeko sailkatuak izatea lortu ez zuten taldekideak, Andoaingo Allurralde kiroldegian izan genituen Gipuzkoako Udako XII. Sarian lehian. Bertan Iker Gandia, Jurgi Sukunza, Mayi Gorostegui eta Irati Etxeberria izan ziren eta marka pertsonal mordoa ezartzeaz gain, podiumean egoteko aukera ere izan zuten gureek.

Iker Gandia 200 eta 100 libre probatan lehiatu zen eta bietan marka pertsonalak egiteaz gain, podiumean egotea ere lortu zuen. Lehen proban 2:13,25 denborarekin infantil kategoriako zilarrezko domina lortu zuen eta 100 librean berriz, 1:00,71 denborarekin, bere kategoriako hirugarren postua eskuratu zuen. Gainera, proba honetako 50 metroko pasean ere marka pertsonala egitea lortu zuen Ikerrek (28,83).

Jurgi Sukunza ere proba berdinetan lehiatu zen eta bere onenetik gertu egon arren marka pertsonalik lortu ez bazuen ere, 200 libre proban hirugarren sailkatu zen infantil kategorian, brontzezko domina eskuratuz. Jurgik 200 librean 2:14,27 egin zuen eta 100 librean berriz, kronoa 1:02,59an geratu zuen.

Mayi Gorosteguik 200 libre eta 100 bizkar probetan parte hartu zuen. Lehen proban hanketako minaren ondorioz ezin izan zuen bere onena eman; baina hala ere, marka pertsonala ezarri zuen kronoa 2:49,48an geratuz eta gainera, 100 metroko pasean ere bere markarik onena lortu zuen (1:22,58). 100 bizkar probatik ere beste bi marka pertsonal etorri ziren Mayirentzat; 1:25,50 egitea lortu zuen 100 metrokoan eta 50 metroko pasean berriz 41,89. Azken proba honetan Udako Gipuzkoako txapelketarako beste gutxieneko bat lortu zuen.

Azkenik, Irati Etxeberria izan genuen Iker eta Jurgiren moduan 200 eta 100 libre probetan lehiatuz. Bietan bere markak haustea lortu zuen Iratik, 200 librean 2:45,22 eginez eta 100 librean berriz, kronoa 1:15,47an geratuz. Gainera, marka horiei esker, bi probetan Udako Gipuzkoako Txapelketarako gutxieneko berriak lortu zituen Iratik.

Taldekide hauek ere, haien kategoriako besteekin batera igande honetan Lasarteko XXXI. Sarian parte hartzen izango ditugu, Lasarte-Oriako "Maialen Chourraut" Udal Kiroldegian. Hauek ere, etxean antolatutako txapelketa izanda, badakigu gogoz arituko direla!

Zorionak lauroi lortutakao emaitzengatik!! BRNPWR!!


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko


Iruzkinak