Hiru hitzordu asteburuan


Gure taldeko igerlariek hiru hitzordu izango dituzte asteburu honetan.

Alde batetik, alebinek Alebin Ligako 3. jardunaldia izango dute Ordiziako Majori kiroldegian. Programa barruko probak 100 tximeleta eta bizkar estiloko 200 metrokoa izango dira. Saio amaieran mutilek estilo libreko 4x100 errelebua izango dute. Jardunaldi hau arratsaldeko 16:00etatik aurrera hasiko da.

Bestetik, Hernaniko Udal Kiroldegian, infantil, junior eta absolutuek Neguko Ligako 4. jardunaldia izango dute. Jardunaldi honek Neguko Ligari amaiera emango dio, bestelako pisu handiagoko lehiketetan hasi aurretik. Jardunaldi hau arratsaldeko 16:00etatik aurrera hasiko da.

Azkenik, Nahia Zudaire Oviedo-n izango da AXA Ligako 6. jardunaldia izango den XIX Open Internacional Mareastur lehiaketan. Nahia larunbat arratsaldez eta igande goizez lehiatuko da eta jardunaldi honetan burutuko dituen probak hauek izango dira: 200 librea, 400 librea eta lau estiloetako 200 metrokoa.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa.html#deialdiak


Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!



📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko



Iruzkinak