Espainiako errekor berri bat ezarri du Nahiak Lignanon


Martxoaren 9tik 12ra bitartean Nahia Zudaire taldekidea Italian izan da, Lignano-n, zehazki Citi Para Swimming World Series-eko Lignano Sabbiadoro-an lehian. Nahia ostegunetik igandera bitarte lehiatu da goizetan kanporaketa serieak eta arratsaldez finalak izan dituen txapelketa honetan.

Probei dagokionez, Nahia 100, 200 eta 400 librean, 50 tximeletan eta lau estiloetako 200 metrokoan lehiatu da. Lehen eguneko 100 librean arratsaldeko finalerako sailkatu zen kanporaketa serieetan 1:08,91 eginda. Finalean 1:10,82 eginda 8garren izan zen Nahia. Bigarren egunean 2:28,67 egin zuen 200 librean bosgarren izan zen finalik izan ez zuen proba honetan. Larunbateko 50 tximeletan 35,36 egin zuen Nahiak eta hemen marka pertsonal berria eta taldeko errekor berria ezartzearekin batera, Espainiako S8 klaseko errekor berria ere ezarri zuen. Proba honetan 7garen izan zen Nahia sailkapen bateratuan. Larunbatean bertan lau estiloetako 200 metrokoan ere lehiatu zen Nahia 3:02,48 eginez. Proba honetan B finalerako sailkatu zen eta bertan 2:59,66an utzi zuen bere erregistroa, bere marka pertsonaletik oso gertu.

DxtAdaptado.com -era egindako adierazpenen arabera gustora azaldu da Nahia, "lehiatu naizen proba guztietan nire marketara hurbildu naiz, beraz, oso positiboa izan da gure denboraldiko fasea kontuan hartuta. Nazioartean igeri egiteak eta aurkari ezberdinak izateak oso lehiakor izatera eramaten nau. Markak ondo joan dira, batez ere, 50 tximeletatan, fondista naiz eta abiadura probak gehiago kostatzen zaizkit. Munduko Txapelketari begira gogotsu nago".

Zorionak egindako txapelketagatik Nahia eta segi bide horretan! Brnpwr!





Iruzkinak