Laura Igea eta Juanvi Martín GIF Galan sarituak

Pasa den urriaren 11n Gipuzkoako Igeriketa Federazioaren Gala ospatu zen. Bertan 2022/2023 denboraldiko sari desberdina banatu ziren, tartean Itsas Zeharkaldien Ligako Sariak. Sarituen artean bi taldekide izan genituen atal honetan: Laura Igea eta Juanvi Martín.

Laura Igeak Master + kategorian bigarren postua eskuratuta zilarra kolkoratu zuen, ligan 397 puntu lortuta. Laurak lortutako puntuan San Anton Biran, Getaria-Zarautz, Paseo Berria eta Kontxako Badia Itsas zeharkaldietan izan dira.

Juanvik aldiz, Gizonezkoen Beteranoak 2 kategoriak lehen postua eta urrezko domina lortu zuen, 400 punturekin txapeldun suertatuz. Juanvik puntuak honako itsas zeharkaldietan lortu ditu: Itzurun, San Anton Bira, Getaria-Zarautz eta Paseo Berria.

Bi kide hauetaz gain, hamaika izan dira udaran zehar itsas zeharkaldietan aritu diren taldekideak

Zorionak bioi eta itsas zeharkaldietan aritu zareten taldeko igerilari guztiei ere! Aupa zuek!



Iruzkinak