"Gipuzkoarren Kirola" saria Nahia Zudairerentzat


Gure taldekidea den Nahia Zudairek "Gipuzkoarren Kirola" saria jaso zuen atzo Goizane Alvarez-en, kultura, lankidetza, gazteria eta kirol departamentuko foru diputatuaren eskutik. Sari hau "Kirolgala" ekitaldiaren barruan jaso zuen, non urtero, nabarmendu diren kirolariak saritzen eta aitortzen diren.

Bi ataletan banatzen da Kirolgala: batetik Kirol Merezimenduaren Saria banatzen da, non lortutako kirol merezimenduengatik Gipuzkoan gehien nabarmendu den pertsona saritzen den. Epaimahai tekniko batek erabakitzen du zein kirolariri edo kirol talderi eman Gipuzkoa Kirolak saria. Bestetik Gipuzkoarren Kirola Herritarren Saria dago non herritarrek, bozka bidez Gipuzkoarren Kirola saria nork jasoko duen erabakitzen duten. Nahia Zudairek bigarren sari hau jaso zuen atzokoan, honako kirol merezimenduengatik:
  • 2023ko Igeriketa Egokituko Munduko Txapelketa:S8 mailan, 400 m estilo librea. Munduko txapeldunordea.
  • Sb7 mailan, 100 m bular-estiloa. Munduko hirugarrena.
Zorionak Nahia ondo merezitako sariagatik!



Iruzkinak