HItzordu hirukoitza asteburuan: benjamin liga, EEAA Espainiakoa eta Eskola Kirola


Hiru hitzordu asteburu honetarako:

Alde batetik, larunbat goizean Eskola Kiroleko haurrak hartuko ditugu igeriketa saioak egiteko. Saio horiek benjamin eta alebin hastapen-kategorietara zuzenduko dira.

Bestalde, benjamin taldeak KZL Ligako 2. jardunaldian parte hartuko du, Ordiziako Majorin. Jardunaldia arratsaldeko 16:00etan hasiko da eta gure haurrek proba ezberdinak izango dituzte. Alde batetik, 2015ean eta 2014an jaiotakoek 50 edo 100 bizkar izan dute akeran eta 6x25 errelebu mistoa estilo librean. Bestalde, 2013an jaiotakoek 100 edo 200 bizkar eta 50 bular eta 4x50 estilo libreko errelebua izango dituzte.

Azkenik, Iñaki Garcia Mallorcan izango da bihartik aurrera, Euskadiko selekzioarekin Federazio Arteko Espainiako Txapelketan lehian. Iñakik 100 eta 200 bizkar probetan eta lau estiloetako 200 metroetan egingo du igeri. Baliteke errelebo-probetan ere parte hartzea. Lehiaketa goizeko eta arratsaldeko saioetan izango da ostiral eta larunbatean eta igandean goizeko saioan.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia


Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!


Iruzkinak