Larunbat honetan hitzordua Hernanin


Gure taldeko igerlariek hitzordu berri bat izango dute asteburu honetan. Infantil, junior eta absolutuen taldeak Hernaniko XXV. Igeriketa Saria izango du Hernaniko udal kiroldegian. Programa barruko probak edozein estiloko 100eko bat eta derrigorrezko lau estiloetako 200a izango dira guztientzat. Jardunaldi hau arratsaldeko 15:00etatik aurrera hasiko da.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia

Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!



Iruzkinak