Bi hitzordu asteburuan


Aste honetan zehar eta asteburuan zehar, klubeko igerilariek hitzordu ezberdinak izango dituzte.

Batetik, Nahia Zudaire Limoges-en izango da ostiraletik igandera, World Para Swimming World Series Limoges 2024 Txapelketan. Bertan Espainiako selekzioaren ordezkaria izango da. 


Bestalde, gainontzeko talde osoa, urteroko moduan, Maialen Chourraut igerilekuan izango da, Lasarteko XXXIII. Sarian. Pertsonen Saria bezala izendatu dugun lehiaketa honetan guztiek marka bidez lehiatuko dute, generoa, adina edo desgaitasunak eta gaitasunak kontutan hartu gabe. Puntuazioa izango da sailkapena emango duena eta puntuaziorako nork bere erreferentziazko taula izango du, munduko errekorraren arabera. Saria arratsaldeko 15etan izango da. Saio amaieran Australiar probak ere izango ditugu.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia

Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!



Iruzkinak