Alebinek euren bidea egiten jarraitzen dute


Pasa den azaroaren 23an, Ordiziako Majori Polikiroldegian, Alebin Ligako bigarren jardunaldia ospatu zen. Bertan, gure taldeko 8 igerilarik hartu zuten parte:  2012 urteko June Apeztegiak, Aiala Errok, Aitor Ormazabalek, Lier Garmendiak eta 2013ko Kerman Miguel-ek, Urko Azpiazuk eta Irai Jauregik.

Gehiengoak lau estiloetako 200 metrokoan eta estilo libreko 100 metrokoan hartu zuen parte. Horrez gain, gezi moduan, 25 metroko bizkar hanken probatxoa ere izan zuten saioa hasi aurretik eta, saio amaieran, baita 4x100 estilo libreko errelebua ere.

Marka hobekuntzei dagokionez, honako probetako markak hobetzea lortu genuen: 
  • Aitor Ormazabalek lau estiloetako 200 metrokoa eta 100 librea.
  • June Apeztegiak 100 librea.
  • Izaro Bautistak lau estiloetako 200 metrokoa eta 100 librea.
  • Aiala Errok lau estiloetako 200 metrokoa eta 100 librea.
  • Lier Garmendiak lau estiloetako 200 metrokoa eta 100 librea.
  • Urko Azpiazuk bizkar estiloko 50a eta 100 librea.
  • Kerman Miguel-ek lau estiloetako 200 metrokoa eta 100 librea.
  • Irai Jauregik lau estiloetako 200 metrokoa eta 100 librea.
Lortutako probetako hobekuntzez gain, jada argitaratu den Gipùzkoako mTxapelketarako gutxienekoa lortu zuenik ere izan zen. Egoera horretan izan zen Aitor Ormazabal. Lau estiloetako 200 metrokoan egindako markarekin udako txapelketarako giltza lortuta amaitu zuen jardunaldia Aitorrek.

Hobekuntza nabarmenak ikusi genituen jardunaldian zehar eta baita probei aurre egiteko jarrera eta grina berezia ere. Epe laburrean. teknika eta taktika hobetzeko asmotan jarraituko dugu buru-belarri. 

Dagoeneko azaroan gaude eta argi dago entrenamenduen eta proben maila igo egin dela. Gauza asko ditugu hobetzeko, baina denborak eta ilusioak, bere fruituak emango dituela ziur gaude. 
Animo gazteak! Aurrera jarrai dezagun!



Iruzkinak