Alebin taldeak bere lehiaketa denboraldiari hasiera eman zion joan den larunbatean Lasarte-Oriako M. Chourraut igerilekuan ospatu zen Alebin Ligako 1. jardunaldiarekin. Jardunaldi hau gure taldeak antolatu zuen GIFeko epaileen laguntzarekin.
Gure klubeko honako zortzi kideak izan ziren lehian: June Apeztegia, Izaro Bautista, Aiala Erro, Aitor Ormazabal eta Lier Garmendia 2012ko haurren artean eta Kerman Miguel, Irai Jauregi eta Urko Azpiazu 2013an jaiotakoen artean. Guztiek lehen jardunaldi oso ona egin zuten eta guztiek euren aurreko markak hobetzea lortu zuten.
Gehienek proba-programa bera izan zuten; bular estiloko 100 metroak eta estilo libreko 4x50 errelebu mistoa. Saioa hasi aurretik ere, aurtengo berrikuntza izan zuten gure haurrek. Kasu honetan talde desberdinetako igerilariak eta generoak nahastuta 1x25 krol hankak probatxoa izan zuten guztiek, jardunaldi honetan tablaz lagundutako 25ekoa.
Orokorrean oso pozik atera ginen. Lehen jardunaldian euren burua proban jartzeko parada ederra izan zuten denek eta, markak alde batera utzita, igeriketa teknikan eta taktikan lan egiteko aukera ona baliatu zuten denek.
Hurrengo jardunaldia Ordizian izango da alebin taldearentzat, eta lau estiloetako 200 metrokoa, estilo libreko 100 metrokoa eta estilo libreko 4x100 errelebua izango dira proba egitarauko betebeharrak. Hasiberriek 50 bizkar proba izango dute.
Kronikari amaiera eman aurretik, jardunaldian laguntzen izan ziren bolondresei gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu, euren laguntzarik gabe jardunaldia burutzerik ez genuke izango eta. Mila esker Borja Apeztegia, Iker Gorostegui, Garazi Etxeberria, Edu Ormazabal, Daniel Garmendia, Itsaso Tolosa, Arkaitz Erro, Rub茅n Villal贸n eta Azucena Rodriguez!
Ildo beretik jarraitu Ekipo! BrnPwr!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina