Aurreko larunbatean, azaroaren 23an, Ordiziako Majori Polikiroldegian, Benjamin Jaialdiko 1. jardunaldia ospatu zen. Bertan taldeko 14 igerilari aritu ziren. Parte hartu zutenen artean, 2016ko Alaia Iparragirre, Aiur Jauregi, Izar Iparragirre, Noa Blanco eta Naroa Mitxelena izan ziren batetik. Bestetik, 2015eko Uxue Apeztegia, Arane Erro, Malen Diez, Iraia González, Oier Pérez, Leire López eta Oier Azpiazu. Azkenik, 2014ko Yeiker López eta Nora Becerra ere izan ziren bertan.
Jardunaldian zehar igerilari gehienak 50 libre proban aritu ziren eta bakar batzuk aldiz 100 libre proban. Honez gain, saioa hasi aurretik eta lehen jardunaldian alebinen taldeak egin zuen moduan, krol hanken errelebu txiki bat izan zuten denek, adin, genero eta talde guztietako haurrak elkartuta. Saio bukaeran eraketa mistoan 6x25 bizkar estiloko errelbeu txiki bat ere izan zuten gureek.
Gure txikien gehiengoarentzat jardunaldi hau burutzen zuten lehena izan zen eta 50 libre proba jendaurrean burutzen zuten lehen proba. Normala den moduan, urduri xamar zeuden guztiak baina, hala ere, ausardia osoz ekin zieten euren probei. Egin beharrekoak egin ostean, nabaria izan zen gure txikiek aurpegian marraztua zuten irrifarra.
Logikoa den bezala oraindik ere gauza asko ikasteko eta hobetzeko ditugun arren, guztiek erakutsi zuten gogoa eta kideak animatzeko modua goraipatzekoak izan ziren.
Hurrengo jardunaldia urtarrilaren 18an izango dute gure txikitxoek. Aurrez Sari edo Trofeo batean izango dira gure haurrak, gabonen aurretik. Buru-belarri lanean jarraituko dugu eta batez ere igeriketarekin gozatzen.
Aupa Buruntxikiak!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina