Pasa den abenduaren 21ean, Tolosakoa Usabal kiroldegian XXIV. Paco Sanchez Saria ospatu zen. Bertan, gure taldeaz gain, Zarautz Balea, Taosa igeriketa, Amaya eta Tolosaldea Igeriketako igerilari benjamín eta alebinek hartu zuten parte.
Gure taldetik Aitor Ormazabal, Lier Garmendia, June Apeztegia, Izaro Bautista, Irai Jauregi, Kerman Miguel eta Urko Azpiazu alebinak aritu ziren batetik eta bestetik Nora Becerra, Leire López, Uxue Apeztegia, Iraia González, Alaia Iparragirre, Izar Iparragirre, Naroa Mitxelena, Noa Blanco, Ainara Acuña, Aiur Jauregi, Katixa Iparragirre, Yeiker López, Rua, Oier Azpiazu benjamínak.
Alebinek, edozein estiloetako 100 metroko bat eta lau estiloetako 200 metrokoaren artean bina proba burutu zituzten. Benjaminen aldiz proba bakarra burtzeko aukera zuten eta gehiengoak bular estiloko 50 metrokoa egin zuen igeri, anahiz eta estilo libreko 50 metrokoan edo 100 metrokoan aritu zenik ere izan zen..
Alebinen kasuan, hauek izan ziren lortutako marka hobekuntzak eta sailkapeneko postuak:
- Aitor Ormazabal 100 tximeleta (2.) eta 100 bizkar (2.)
- Lier Garmendia 100 tximeleta (3.) eta 100 bizkar (5.)
- Izaro Bautista 100 tximeleta (7.) eta 100 bizkar (7.)
- June Apeztegia 100 tximeleta (9.)
- Kerman Miguel 100 bular (1.) eta 100 libre (3.)
- Irai Jauregi 100 tximeleta (2.) eta 100 bizkar (5.)
- Urko Azpiazu 100 libre (9.) eta100 bular(5.)
Benjaminen kasuan berriz, hauek izan ziren lortutako marka hobekuntzak eta sailkapeneko postuak:
- Aiur Jauregi 50 bular (1.)
- Naroa Mitxelena 50 bular (2.)
- Noa Blanco 50 bular (1.)
- Alaia Iparragirre 50 bular (3.)
- Ainara Acuña 50 bular (4.)
- Izar Iparragirre 50 bular (5.)
- Katixa Iparragirre 50 bular (6.)
- Nora Becerra 100 libre (1.)
- Leire López 100 libre (2.)
- Yeiker López 50 libre (2.)
- Oier Azpiazu 50 libre (2.)
Ikaskuntza ederrekoa izan zen arratsaldea, Alebinek bidea egiten jarraitzen dute, proba desberdinak igeri eginez eta garapen prozesu egoki batean murgilduta. Buru belarri entrenatzen jarraituko dugu denboraldi amaierara bidean, ikasten jarraituz, ideiak eta ekiteko moduak barneratuz eta horrekin batera gure gaitasuna ahalik eta gehien garatuz.
Benjamín txikiek bular estiloan aurreko bi astetan hutsetik ikasitakoa jarri zuten praktikan, eta oso pozik gaude lortutako emaitzekin. Krol estiloan ere benjaminek aurrera pauso handiak egin dituzstela ikusi genuen eta igerian gero eta sendoago eta segurtasun gehiagorekin egiten dutela ere bai.
Modu honetan, lehiaketei dagokionez, 2024 urteari agur esan zieten benjaminek eta alebinek. Gehienek gabonetan zehar entrenamenduetan jarraitu duten arren, urte berrian erronka berriei aurre egiteko indarrak hartzeko Gabonetako oporraldiak gozatzeko momentua izan da eurentzat. Orain berriro ere uretara!
Aupa Ekipo!! Aupa BIKT!! Burunpower!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina