Marka hobekuntza ugari eta taldeko errekor berria Ordizian


Pasa den larunbatean, martxoaren 8an, Gipuzkoako Neguko Ligako 4. jardunaldia ospatu zen Ordizian. Bertan gure taldeko Iker Gorostegui, Miren Sarobe, Alba Escribano, Mayi Gorostegui, Irati Etxeberria, Oihan Matute, Mario Amantegi, Ibon Elola, Kimetz de la Cruz, Amaiur Iparragirre, Nora Miguelez, Ane Meyer, Itxaso Iparragirre, Ander Martínez eta Laida Guerrerok hartu zuten parte.

Jardunaldfian zehar honakoak izan ziren lortutako marka hobekuntzak:
  • Iker Gorosteguiik: 100 bizkar eta 200 bizkar.
  • Alba Escribanok: 800 librea eta 50 tximeleta .
  • Mayi Gorosteguik: 50 librea eta lau estiloetako 100 metroak. 
  • Irati Etxeberriak: 100 bular eta 50 tximeleta.
  • Oihan Matutek: 100 bular.
  • Mario Amantegik: 100 bular eta lau estiloetako 100 metroak.
  • Ibon Elolak: 800 librea.
  • Kimetz de la Cruz-ek: 800 librea eta 50 tximeleta. 
  • Amaiur Iparragirrek: 50 librea eta 200 librea.
  • Nora Miguelez-ek: 800 librea eta 50 tximeleta. 
  • Ane Meyer-ek: 800 librea eta lau estiloetako 100 metroak.
  • Itxaso Iparragirrek: 50 tximeleta. 
  • Ander Martínez-ek: 800 librea eta lau estiloetako 100 metroak.
  • Laida Guerrerok: 800 librea.
Arratsaldea estilo libreko 800 metroko probarekin hasi zen eta gure taldeko gazteek bikain hasi zuten lehia, marka pertsonal mordoa ezarriz. Ondoren 50 libre probarekin jarraitu genuen, parte-hartzaileek ikuskizun bikaina eman zutelarik. Jarraian 100 bular proba etorri zen eta bertan, Oihan Matutek 16 urteko taldeko errekor berria ezarri zuen 1:11.94 markarekin. Gainontzeko probak honakoak izan ziren: 100 bizkar, lau estiloetako 100 metroak, 200 librea, 50 tximeleta, 200 bular eta lau estiloetako 4x100 erreleboa.

Jardunaldia bikaina izan zen gure igerilarientzat. Gipuzkoako eta Euskal Herriko txapelketak bukatu ondorengo lehen lehia izan zen eta oso baliagarria izan zitzaigun entrenamenduetan egindako zuzenketek duten emaitza egiaztatzeko eta batez ere, hiru aste barru ospatuko den Gipuzkoako Kluben Kopa prestatzeko. Dagoeneko martxoan gaude, denboraldiko garai politena dator eta ziur gaude dena ederki joango dela.

Zorionak denoi! Burunpower!


Iruzkinak