Asteburuan zehar, sailkapena lortu duten igerilariek, Junior eta Absolutu mailako Udako Euskal Herriko Txapelketa izango dute Gasteizko Mendizorrotza igerilekuan. Lehiatuko diren taldekideak Mayi Gorostegui, Ibon Elola, Miren Sarobe, Kimetz de la Cruz, Mario Amantegi eta Oihan Matute izango dira.
Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak aldiz 17:00etan, bai larunbatean eta baita igandean ere.
Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia#h.9xischp06awl
Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina