Infantilen denboraldi amaiera bikaina

Pasa den asteburuan Tolosako Usabal kiroldegian, Euskal Herriko Infantil Txapelketa ospatu zen. Bertan gure taldeko Amaiur Iparragirre, Ane Meyer, Itxaso Iparragirre eta Nora Miguelez aritu ziren.

Marka hobekuntzak honakoak izan ziren:
  • Amaiur Iparragirrek bizkar erako 50 metroetako eta 200 libre probak hobetu zituen.
  • Ane Meyerrek libre erako 50 eta 100 metroetako denborak.
  • Itxaso Iparragirrek bizkar erako 200 metroak.
Txapelketa honetako prate-hartzea gutxieneko denboren lorpenen baitakoa denez, larunbat goizean Amaiurri soilik egokitu zitzaion igeri egitea; 50 bizkar proba ederki egin zuen, bere markarik onena hautsiz.

Larunbat arratsaldea Itxasoren 200 bizkar probarekin hasi genuen eta bere estilo bikain horrekin, aurreko marka hobetzea lortu zuen. Jarraian, Amaiur eta Anek libre erako 100 metroko proba egin zuten, haien denbora onenetik oso gertu geratuz.

Igande goiza asteburu osoko jardunaldirik osatuena izan zen. Amaiurrek 200 libre proban sekulako hobekuntzak egin zituen bai denbora eta baita taktika aldetik ere. Goizari amaiera emateko, Amaiur, Ane, Nora eta Itxasok 4x100 libre erreleboa egin zuten igeri, probari gogo biziz eta ausart aurre egin ziotelarik.

Igande arratsaldea gozatzeko moduko jardunaldia izan zen, Amaiur eta Anek 50 libre probarekin eman ziotelarik amaiera txapeketari. Anek bere markarik onena hautsi zuen, Euskal Herriko 6. postu polit bat lortuz; eta Amaiurrek berriz, bere denborarik onena lortu ez bazuen ere, gertu ibili zen eta hala ere 8. postua eskuratu zuen.

Oso harro gaude neskek egindako txapelketa eta denboradiarekin; hobekuntza eta ikaskuntza nabarmenak egin dituzte urtean zehar eta lan gogorraren ondorioz, sekulako emaitza eta bilakaera lortu dituzte igerilari bezala.

Orain atseden hartzeko eta udaz gozatzeko garaia da!

BRNPWR!!!

Iruzkinak