XXVII. Hernani Saria, larunbatean

Gure igerilari infantil, junior eta absolutuak larunbat honetan Hernaniko Udal Kiroldegian elkartuko dira Gipuzkoa mailako beste talde batzuetako igerilariekin, XXVII. HERNANI SARIAn lehian. Ohikoa den moduan, igerilari bakoitzak edozein estiloko 100 metroetako proba bat egiteaz gain, igerilari guztiak lau estiloetako 200 metroko proban lehiatuko dira, arratsaldeko 15:30etatik aurrera hasiko den lehiaketa honetan.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia

Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!

Iruzkinak