Pasa den larunbatean, martxoaren 28an, Alebin Ligako 6. jardunaldia ospatu zen Andoaingo Allurralde kiroldegian. Gure taldetik Nora Becerra eta Urko Azpiazu izan ziren bertan.
Jardunaldia gizonezkoen estilo libreko 800 metrokoarekin hasi zen; bertan izan zen Urko eta bere marka nabarmen hobetu zuen. Honen ondoren gizonezkoen 100 librearen txanda izan zen eta Urkok, kontutan izanda 800 metroak igeri egitetik zetorrela, lasterketa ederra egin zuen. Hurrengo proba emakumezkoen tximeleta erako 100 metroak izan ziren; Nora Becerrak bertan parte hartu zuen eta baita bizkar erako 50 metrotako proban ere, bietan ederki lehiatuta. Norak eta Urkok aparteko grina erakutsi zuten eta beraien marka pertsonalak hobetu zituzten.
Denboraldia aurrera doan honetan, azken jardunaldi honek gogor lan egiteko balio izan digu eta hobekuntza nabarmenak ikusi ditugu. Denboraldi amaiera indar askorekin bukatuko dugula ziur gaude. Hurrengo jardunaldia iristeko desiatzen gaude eta entrenamenduetan gogor ari gara igerian, hitzordua prestatzeko.
Zorionak bioi! Burunpower!

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina