Taldeko nagusienak Hernanin izango dira berriro ere, Neguko Ligako 3. jardunaldian

Denboraldian aurrera goazen honetan, gure igerilari helduenek jada hirugarren hitzordua izango dute asteburu honetan. Kasu honetan, taldea berriro ere Hernaniko Udal Kiroldegian izango da, Neguko Ligako 3. jardunaldian lehian. Jardunaldi hau arratsaldeko 16:00etatik aurrera hasiko da eta hitzordua 14:45tan ezarri zaie igerilariei, kiroldegi kanpoan elkartuko direlarik.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia

Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!