Mezuak

Lan ona gure alebinena Tolosan

Pasa den larunbatean, martxoaren 7an, Alebin Ligako 5. jardunaldia ospatu zen Tolosako Usabal kiroldegian. Gure taldetik Nora Becerra eta Urko Azpiazuk hartu zuten parte. Ja rdunaldia bera emakumezkoen estilo libreko 800 metrokoarekin hasi zen eta honen ondoren emakumezkoen 100 librearen txanda izan zen, Nora Becerrak igeri egin eta bere marka hobetzea lortu zuelarik. Hurrengo probak gizonezkoen tximeleta estiloko 100 eta 200 metrokoak izan ziren eta ondoren, 50 bularreko proba etorri zen. Norak eta Urkok aparteko taktika erakutsi zuten eta beraien marka pertsonalak hobetu zituzten. Hauek izan ziren azken jardunaldi honetan lortutako marka hobekuntzak: Nora Becerrak 100 libre eta 50 bular Urko Azpiazuk 50 bular Denboraldia aurrera doa, azken jardunaldi honek gogor lan egiteko balio izan digu eta hobekuntza nabarmenak ikusi ditugu. Denboraldi amaiera indar askorekin bukatuko dugula ziur gaude. Hurrengo jardunaldia iristeko desiatzen gaude eta entrenamenduetan gogor ari gara igerian, hi...

Arratsalde ederra Tolosan

Hitzordu berriak: benjaminak eta alebinak

Ederki aritu da Lier igerileku luzeko bere estreinaldian

Lau urre, zilar bat, brontze bat eta 12 marka pertsonal Zarautzen ospatutako Neguko Gipuzkoako Sarian

Amaiur Iparragirre gustora Euskal Herriko txapelketan

Euskal Herriko Txapelketa eta Neguko Saria, asteburuan

Alebinak gustura Lazkaon, aurrerapausuak emanez

Benjaminak ederki aritu ziren Lazkaon

Bi hitzordu berri dauzkagu Lazkaon larunbat honetarako

Asteburu oparoa infantil, junior eta absolutuek Irungo Gipuzkoako Neguko Txapelketan

Javier Soto Labanda, klubeko lehendakariorde ohia, 59 urterekin zendu da

Gipuzkoako Neguko Txapelketa, asteburu honetan

Pozik gureak Hernaniko XXVII. Sarian, marka hobekuntza ugari eskuratuta

XXVII. Hernani Saria, larunbatean

Neguko Ligari amaiera eman diote taldeko infantil, junior eta absolutuek

Neguko Ligako azken jardunaldia, larunbatean Andoainen

Esperientziak gehitzen, Gabonetako Igeriketako Nazioarteko Sarian

43. Gabonetako Igeriketako Nazioarteko Saria, astelehenean Ordiziako Majorin